Kaixo!!

Gaur itzuli gara Arritxulotik. Ederki pasa dugu naturaz eta ekintza desberdinez gozatuz. Orain atsedena hartzea tokatzen da. Ondo pasa oporretan.








Kaixo!!

Atzo AƱarben egon ginen. Egia esan, eguraldi paregabeaz gozatzeaz gain, bertakoak oso atseginak izan ziren eta izugarri ongi azaldu ziguten dena. Asko ikusi eta ikasi genuen!

Argazki guztiak ARGAZKIAK atalean dituzue ikusgai.

Laister arte!



INAUTERIAK 2018

Kaixo!!

Ze egun polita ostiralekoa. Eskoziarrez mozorrotu ginen eta goizean nahiz arratsaldean dantzan aritu ginen. Ikastolako festa ekitaldia mundiala izan zen. Argazkien atalean ostiraleko irudi guztiak ikus ditzakezue. Bestalde, laister bideoa jarriko dugu ikusgai.


Urtarrilaren 26an Garberara joan ginen Agenda 21ek proposatutako "Mugikortasun jasangarridun hiria eraikiz" tailerrean parte hartzera.
Haurrak oso gustura aritu ziren etorkizuneko hiriari itxura emanez eta asmakuntza berriak sortuz!
Ikusi, ikusi...



















Kaixo!!!

Dagoeneko Txanelan Ameriketako gaiari amaiera eman diogu... baina ikusi gure haurrek egindako tipia, ederra benetan!! Artista hutsak dira!


EUSKARAREN EGUNA

Kaixo! 

Ostiralean EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen. Jolasak, dantzak eta txokolatada egin genituen. Zoragarri pasa genuen.

                                                  HAR NAZAZU LEPOAN,
                                 JANTZI NAZAZU SOINEAN,
                                 ERABIL NAZAZU AHOAN!!!


ASTE BERDEA

Aurten ere Ikastolako ASTE BERDEA ospatzen ari gara. Ekintza asko egiten ari gara. 
Atzo kontsumerismo antzerkia ikusi genuen eta gaur Ekogunean egon gara. Bertan tailerrak egin ditugu eta jolas parkean jolastu gara.